viernes, 25 de septiembre de 2015

ZER DIRA KALTEORDAINAK?

Pasaden astean erakusten nizuen erantzukizuen eta kalteordainen adibide bat. Baina, zer dira erantzukizunak? Eta kalteordainak? Sarrera honetan argituko dugu gai honen abiapuntua.

Kalte-ordainketa, jaso den minagatik edo kalteagatik konpentsazioa da. Biktimak diru kantitate zehatz bat eskatuko du jaso duen kalteagatik. Bi kalteordain mota daude: kontratuzko kalte ordainak eta estrakontratuzko kalte ordainketak. Lehenengoa izango zen kontratu bat egin duen pertsonak kontratu horren arauak betetzen ez dituenean. Bigarrena existituko da pertsona baten kontran joaten denean eta pertsona horri mina egiten zaionean edota pertsona horren ondareak kaltetzen direnean.

Hau jakinda, goaz gure adibidera. Malagako desfilean ume baten heriotza gertatu zen erantzukizun falta egon zelako. Erantzukizuna euki zuen bai udaletxeak, polizia gehiago ez ipintzeagatik eta bai karrozaren arduradunak ez jartzeagatik  beharrezkoak ziren neurriak istripurik edo ustekaberik ez eragiteko. Eta beste partetik, kalteordainak direla eta, aita zegoen, nork kalteordain dexente bat eskatzen zuen egindako minagatik, bere umea galaraztearen ondorioz. Nahiz eta bere umea ez berreskuratu, pentsatu zuen modu batean edo bestean ordaindu behar zutela egindakoagatik edo hobeto esanda, ez egindakoagatik erantzukizun falta zela eta.



No hay comentarios:

Publicar un comentario