miércoles, 16 de diciembre de 2015

ERANTZUKIZUN PENALA VS ERANTZUKIZUN ZIBILA


Erantzukizun penalak ez du bilatzen arazoa konpontzea edo delituaren biktima konpentsatzea, hori erantzukizun zibil independente eta delitu egintzatik ondorioztatutakoa izango da. Extrakontratuzko erantzukizun zibileko mota izango litzateke ekintza kaltegarria beste pertsona bateri eragiteagatik. Zuzenbide anglosasoian batez ere, bi erantzukizunek diruzko betebeharrak eraman ditzakete. Hala ere, hainbat desberdintasun daude: Erantzukizun penalak zigortzen du, eta zibilak kaltea konpontzen du. Ordaintzeko kopuruaren kantitatea neurri desberdinekin kalkulatzen da: Erantzukizun penalan isun bat egongo da, erantzukizun zibilak ,berriz, biktimarentzako kalteari konponbide bat ematea  bilatzen du berriz, batez ere delituzko egitatearen larritasunean oinarrituta. Normalean hartzailea desberdina da ere: Erantzukizun penalak ordaindu ohi zaie Estatuari eta zibilak biktimari.

Erantzukizun zibila saiatzen da biktimari sortarazi dioten kalteak konpontzen lehenik eta behin eta hark sahiatzen da gauza bakoitza kaltea gertatu baino lehen  zeuden moduan jartzen. Sahiatzen da ere taldearen oreka mantentzen. Arrazoi hauengatik, erantzukizun zibilaren zigorrak dira printzipio batean indemnizatorioak eta ez zapaltzaileak. Garrantzitsua da aipatzea bi adar juridiko mota hauek batera existitu ahal direla. Hau da, askatasunaz gabetzeko zigorra eman daiteke, legez kontrako gertaeran erortzeak sortu ahal izan zuen erantzukizun zibilari kalterik egin gabe.






miércoles, 9 de diciembre de 2015

LAN ISTRIPUAK EGOTEKOTAN ERANTZUKIZUN ZIBILAGATIKO KALTE ORDAINKETAREN KUANTIFIKAZIOA


  Baremoa heriotzagatik, lesio iraunkorregatik eta aldi baterako ezgaitasuna sortutako kalteetatik eraginda errepideetako istripuetan gertatzen dena tribunalak jasotzen dituzte eta erabiltzen dira irizpide orientagarri bezala lan istripuetan gertatutako kalteordainaren kantitatea kalkulatzeko. 2014ko ekainaren 23ko Auzitegi Gorenaren sententziarekin, aurreko doktrinaren aldatzen diren bi aspektuak hauek dira: aldi baterako ezgaitasuna eta ezgaitasun iraunkorra.

1. Aldi baterako ezgaitasunagatiko kalte ordaina (eranskineko V taulan jasota). Kalte-ordainketa hau kuantifikatzeko doktrinatik bereizi behar da, lortu gabeko irabaziaren eta kalte moralaren artean.




2. Ezgaitasun iraunkorragatiko kalte-ordainketa (eranskineko IV taulan jasota). Bereizi behar da lortu gabeko irabaziaren eta doktrinak bere interpretazioa aldatu duen kalte moralaren artean ere.













jueves, 3 de diciembre de 2015

ADIN TXIKIKOEN EKINTZETATIKO ERANTZUKIZUNA



Seme-alaba adingabeeK eragindako kalteengatiko, haien gurasoek erantzukizun zibila izango dute, nahiz eta Kode Zibilaren 1903. artikua pentsatuta egon ustezko erruak babesteko,  (erruagatik ez , kontrolagatik edo bere seme-alaben jokaerak ez gainbegiratzeagatik). Hortaz, Auzitegi Gorenak erantzukizun hau objetibatu du eta ulertzen du,  seme-alabek kaltea eragiten dutenean eta inputazio objektibo eta subjektiboko zirkunstantziak semearengan ematen direnean, gurasoak arduradunak izango dira, ez betetzeagati gurasoen rola behar den moduan, hau da, bere seme alabei utziz  independentzia osoarekin jokatzen eta ez kontrolatzeko edo bere seme-alabak zaintzeko betebeharrarekin bete ez izatearekin.


Errealitatean, gurasoak dira seme alabek egindako ekintzegatik errua daukatenak eta batez er ere erantzukizuna daukatenak. Gaur egun, gurasoen eta seme-alaben arteko erlazioak eta seme-alaben  mailetako kontrol moduak ez dira handitu, baizik txikiagotu dira heziketa, sozialak eta ekonomikoak diren arrazoiengatik.


Beharrezkoa da adin txikikoak eragindako kaltea  objektiboki eta subjektiboki egozgarria izatea. Egitezko banantzearen kasuetan, gehienetan erantzukizuna da adingabearekin bizi den pertsonarekin, aita edo amarena kasu honetan.  Beste batzuek ulertzen dute  banantzeak ez du suposatzen nor arrandiatzen jarraitzen duen legalki zaindariaren kargua desagertzen eta, beraz, biak arduradunak dira erantzukizuna jasotzeko.

Familia-Kodeak erantzukizuna eransten dio benetan zaindari-beharrak treba ditzakeen eta zaintzen duen hari, ondo egitezko zaintza hau edo eskubideko edo adingabea aurkitzen delako bere boterearen edo kontrolaren azpian esleituta . Irizpide hau nahiko arrazoizkoa da, azken finean gurasoak egiten baditugu arduradun, hauek adingabearen portaeran eragina izan beharko dute, eta honek egitezko zaintzarako legezkorako baino errazagoa dirudi. Gurasoen erantzukizun zuzena Kode Zibilaren 1903.2. artikuluan jasotzen da. Hala ere artikulu honek gatazka asko eragin izan ditu. 

ERANTZUKIZUN OBJETIBOA


Kasu hauek dira izena emandako erantzukizun objektiboa (Kode Zibilaren 1902. artikuluan), hauen arabera subjektu bat nahiz eta hura egitekoaz borondaterik ez izan, ez zuhurtziagabekeriarekin edo erruarekin jokatu hark eragindako gertaeraz arduratzen dena.

Erantzukizun objektiboak salbuespenezko izaera du eta balioztatutako suposizioetan zehazten da soilik. Erantzukizun objektiboaren kasu nagusietako bat giza hilketakoa da, legeak erabilitako kalifikatzailea dion moduan (preterintencional, hots "asmotik harantz") egiaztatzen da gizaki baten heriotza nahita ez denean desiratzen ezta ere portaera zuhurtziagabe edo axolagabeko emaitza ez denean, baizik eta lesio-delitu bateko emaitza ematen denean.


Asmoz haraindiko giza hilketa dago, adibidez, subjektu batek bere aurkariarentzako eskumuturraz jotzen du hura zauritzeko baina hura ez hiltzeko asmoarekin, orduan jo izandako pertsonak oreka galtzen du, erortzen da, kolpe bat garondoan jasotzen du eta hiltzen da. Kasu honetan, nahiz eta borondate giza erailerik ez egon, eragileak erantzungo du jo izandako pertsonaren heriotzagatik, baina ez borondatezko giza hilketa gisa, baizik eta asmoz haraindiko giza hilketa bezala.