Mendi Punta Dantza Taldea
ESTATUTUAK
1.artikulua
Elkarte honek daukan izena Mendi Punta da eta izaerari dagokionez dantza talde bat da.
2.artikulua
Elkarte honek duen helburua Euskal dantzak sustatzea da. Hortik ateratzen diren etekinak jaiak, talde bidaiak, dantzatzeko arropa bereziak eta bestelako materialak erosteko zuzenduta daude.
3.artikulua
Elkarte honen xedea Muskizen dago, LA ESTACIÓN etorbideko gaztetxean.
4. artikulua
Gaztetxeko beheko solairuan praktikatzen da eta erakusketak egiten dira zehaztutako herrialdeetan.
IRAUPENA ETA OSAERA DEMOKRATIKOA
5.artikulua
Mendi Punta Dantza Taldearen barruan bi multzo bereizten dira. Alde batetik, adin gabekoen taldea ( astean hiru egunetan 17:00h-19:00h) eta bestetik, adin nagusiak daude (astean hiru egunetan 20:00h-22:00h).
BIGARREN KAPITULUA. GOBERNU ETA ADMINISTRAZIO ORGANOAK:
6.artikulua
Hasteko, Batzar Nagusiak proposamenak edo ideiak biltzen ditu, ondoren bazkideek aukeratutako Zuzendariak baieztatzen ditu.
7.artikulua
Zuzendaritza-batzordea presidentea eta presidenteordea osatzen dute. Momentu honetan, Xabier Aguirre Quintana presidentea da , eta harekin presidenteorde moduan, Margarita Flores Del Campo daukagu. Hainbat eginkizun aurrera eraman behar dituzte, adibidez: ekintzak antolatu, bileretara joan, beste herrien ordezkariekin kontaktuan ipini jaialdiak prestatzeko, dantza taldea ordezkatu, etab. Zuzendaritza-Batzordeko kideek utziko dute kargua haien eginkizunak ez badituzte betetzen.
HIRUGARREN KAPITULUA. BAZKIDEAK: ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
Bazkideek ekintzetan parte hartzen dute,publizitatea banatzen dute jendea izena emateko, loteria saldu, kamisetak egin dantza taldearen izenarekin, ateratzen diren etekinez gozatzen dute baita ere (bidaien bitartez, arropak erosten..). Zuzendaria aldatzeko lau urteetan behin hautagaiak aurkezten dira eta bazkideak botaketak eginez zuzendaria aukeratzen dute. Gogorarazi behar da ateratzen den hautagaia bakarrik bi aldiz izan ahal dela zuzendaria.
ELKARTEAREN ONDAREA ETA AURREKONTU-ARAUBIDEA
Estatuak hainbat subentzio eman dizkigu, alde batetik, taldea aurrera eramateko eta hasiera batean oinarrizko arropak eta zapatilak erosi ahal izateko. Beste aldetik, dantzak osatzeko beharrezkoak diren materialak erosteko dirua eman digu eta praktikatzen den lekuan, kanpoaldean taldearen logotipoaren kartela izateko, horrela argi eta garbi identifikatu dezake.
Bestetik, Eusko gobernuak, taldean kultura mantentzeko ekitzak egiten direnez, praktikatzen dugun gela eroso jarri digu, hots, lurzoru berria jarri du ez irristatzeko eta ondo dantzatu ahal izateko. Azkenik, apalategiak zapatilak gordetzeko, armairuak arropa gordetzeko eta ispiluak ondo praktukatu ahal izateko jarri dizkigu.